XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Urtebete baino mugaegun laburragoa duten balore negoziagarritan oinarritutako kanpo-finantzaketa jasotzen du azpitalde honek.
Azpitalde honetako kontuak balantzeko pasiboan agertuko dira
Azpitalde hau Epe luzerako antzeko azpitaldearen osagarria da, hau da, 15. azpitaldekoaren osagarria; izan ere, epe luzerako zorrak mugaeguna epe laburrera dutenean balantzeko pasiboan bildu behar dira
Beraz, 15. azpitaldeko epe luzerako zorren mugaeguna urtebeteko bihurtu ahala azpitalde honetara pasatuko da.
500. Epe laburrerako obligazio eta bonuakUrtebetea baino mugaegun laburragoa izan eta akzio bihur ez daitezkeen obligazio eta bonuak biltzen ditu azpitalde honek.
Mugimendua honako hau da:
a) Baloreak epe laburrerako jaulkitzen direnean errenboltsoaren balioaz abonatuko dira, 57. azpitaldeko konturen bat edo hala dagokionean 661.
b) Amortizatzen direnean, tituluen errenboltsoaren balioaz zordunduko da 509. kontua abonatuz.
Uztailaren 1ean 1.000 pta. nominaleko 5.000 obligazio jaulki dira % 110ean.
Amortizazioa hurrengo urteko uztailaren 1ean egingo da.
% 12ko interesa amortizazioa egiten denean ondaindu behar da.
Obligazioak jaulkitzean, uztailaren 1ean idazpen hau egingo dugu: